Jarduerak

Home/Komunikazioa/Jarduerak

Dbusek bat egiten du Haurren Tratu Txarren aurkako Nazioarteko Egunarekin

Apirilaren 25ean Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da eta Dbusek adierazi nahi du egunarekin bat egiten duela, AVAIM elkarteak (Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea) antolatu dituen jardueretan lagunduz. Horregatik, bihar, ostirala, Donostiako hiri autobus guztiek egunaren kartela eramango dute, egoera hori bizi duten pertsonei babesa eta elkartasuna
Gehiago irakurri

Dbus-ek bat egiten du Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin

Dbusek bat egiten du apirilaren 8an ospatuko den Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin. Horregatik, bihar Donostiako hiri autobus guztiek ijitoen bandera eramango dute egun osoan zehar, Dbus herri horren aitorpena bultzatu eta ijitoen komunitatea errespetatuta beraiekin batera bizitzen lagunduko duten jardueren alde dagoela erakusteko.
Gehiago irakurri

Dbus eta ATUC elkartu egin dira emakumeen talentua erakartzeko eta emakumeek garraioaren sektorean presentzia handiagoa izatea bultzatzeko

Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, eta, hori dela eta, Dbusek komunikazio kanpaina bat abian jarri du garraio sektorean emakumeen talentua sustatzeko. ATUC Mugikortasun Jasangarria, Estatuko garraio publikoko operadore nagusiak biltzen dituen elkartea, Dbusekin elkartu da kanpaina horretarako. Hiriko eta metropoliko garraio publikoko 30 operadorek sustatutako kanpaina da,
Gehiago irakurri

Dbus-ek bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

Bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna  da eta Dbusek, egunarekin bat egiten duela adierazteko, egunaren kartela jarri du Donostiako autobusetan. Ildo horretan, Dbusek Emakunderen aitortza jaso du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jasoz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko hartu duen konpromisoa eta egin duen lanagatik
Gehiago irakurri

Dbus-ek bat egiten du Linfedemaren Nazioarteko Egunarekin

Ostegunean, martxoak 6, Linfedemaren Nazioarteko Eguna izango da. AGADELPRISEk (Lehen eta bigarren mailako Linfedema eta Lipedema jasaten dutenen Gipuzkoako Elkartea) hainbat jarduera antolatu du gaixotasuna gehiago ezagutu dadin eta egunero gaixotasun horren aurka borrokatzen duten pertsonei babesa erakusteko, eta Dbusek jarduera horiekin bat egin nahi du. Horregatik, ostegunean, Donostiako hiri autobus
Gehiago irakurri

Dbusek bat egingo du Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin

Dbusek bat egingo du otsailaren 28an ospatzen den Gaixotasun Arraroen Munduko Egunarekin. Horregatik, Donostiako hiriko autobus guztiek informazio kartel bat eramango dute bihar, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek egunero bizi dituzten errealitateak ahalik eta gehien zabaltzeko eta erakusteko, eta kontzientzia soziala areagotzeko egingo diren jarduerak bultzatzeko.
Gehiago irakurri