Category : Linea 45

Home/Archive by Category" Linea 45"

Dbusek ohartarazten du sare sozialetan iruzurra egiten ari direla

Dbusek jakinarazi du sare sozialetan iragartzen ari direla 2,35 euroren truke eros daitekeela bidaia kopuru mugagabea egiteko aukera ematen duen garraio txartela, eta ohartarazten du iragartzen den hori guztiz gezurra dela.

Era berean, erabiltzaile guztiei eskatzen die argitalpen horren estekan ez sartzeko, eta beren datuak ere ez sartzeko, horrek ekar dezakeen arriskuagatik.

Dbuseko tarifa sistema apirilaren 7tik aurrera

Dbuseko tarifen aldaketa honela egitea aurreikusita dago:

1) Astelehenean, apirilak 7, MUGI, LURRALDEBUS, BAT eta BARIK txartelei aplikatuko zaizkien prezioak aldatuko dira. Garraio txartel horiekin ordaintzen duten erabiltzaileei %50eko deskontua egingo zaie orain ere. Hauek dira aplikatuko diren prezio berriak:

  • Hileko 1. bidaiatik 20. bidaiara: 0,49€
  • Hileko 21. bidaiatik 50. bidaiara: 0,40€
  • Hileko 51. bidaiatik aurrera: 0,10€
  • Mugi txartel anonimoa: 0,65€
  • Bat eta Barik txartelak: 0,49€

2) Noizbehinkako bidaia txartelari dagokionez, oraindik ez da aldaketa egiteko datarik ezarri; beraz, oraingoz tarifek berdin jarraituko dute, aldaketarik gabe. Aurrerago jakinaraziko da tarifa berrien indarrean sartzea, eta hauek izango dira:

  • Eguneko noizbehinkako bidaia txartela eta eguneko 30 minutuko bidaia txartel digitala (QR edo banku txartela eta gailu mugikorrak): 1,95€ (1,85€ gaur egun)
  • Gaueko noizbehinkako bidaia txartela eta gaueko 30 minutuko bidaia txartel digitala (QR edo banku txartela eta gailu mugikorrak): 2,65€ (2,50€ gaur egun)
  • QR bidaia txartela, 24 ordukoa: 6,40€ (6€ gaur egun)
  • QR bidaia txartela, 48 ordukoa: 10,60€ (10€ gaur egun)

 

Dbus-eko autobusen erabilera handia San Tomas egunean

Pasa den abenduaren 21ean, larunbatean, 2024ko San Tomas eguna ospatu zen, eta egun horretan Dbuseko autobusen erabilera handia erregistratu da. 117.183 bidaia zenbatu dira, kopuruak behin-behinekoak badira ere.

Emaitza horiek kontuan izanda, bidaiarik gehien eduki duen larunbata da Dbusen historian, hiri zerbitzuak Donostian soilik ematen dituenetik. Kopuru horiek 2019an erregistratutakoak gainditzen dituzte; orduan ere San Tomas eguna larunbata izan zen eta 109.859 bidaia zenbatu ziren. Neguko ohiko larunbat batean baino 46.000 bidaia gehiago dira, halaber.

Lineaz linea begiratuta, hauexek izan ziren erabilienak:

  • 13-ALTZA: 17.236 bidaia
  • 5-BENTA BERRI: 13.387 bidaia
  • 28-AMARA-OSPITALEAK: 12.197 bidaia
  • 26-AMARA-MARTUTENE: 9.232 bidaia

Autobusen erabilera arrakastatsu hori lortzeko, DBUSek lineak indartzeko dispositibo berezia jarri zuen abian egun osoan zehar, 36 gidari eta autobus gehiagorekin.

Era berean, Mugikortasuneko Agenteen laguntza erabakigarria izan zen garraio publikoak behar bezala funtzionatu ahal izateko.

Bidaien errekorra lanegunetan

Joan den abenduaren 20an ere, ostirala, Dbus-en lanegun bateko erabileraren errekor berria erregistratu zen. Zehazki, 115.119 bidaia zenbatu zituzten. Berriro ere datu historikoa da, Konpainiaren historian inoiz ez baita hainbeste bidaia erregistratu hirian ekitaldi berezirik ez dagoen egun batean