Dbus, munduko ticketing sistemarik onena duen garraio publikoko enpresa gisa aukeratua
Dbusek munduko ticketing onena duen garraio publikoko operadorearen saria jaso du Londresen egin den “Transport Ticketing Awards†sarien banaketan. Ospe handiko aitortza da nazioartean. Saria emateko ekitaldian Donostiako ordezkaritza bat egon da, besteak beste, Olatz Yarza Donostiako Mugikortasun eta Garraio zinegotziak, Igor Gonzalez Dbuseko zuzendari gerenteak, eta azken urteotan Dbus egunean 200.000 bidaia baino gutxiago erregistratzen duten operadoreen kategorian munduko ticketing sistemarik onena duen garraio enpresa izatea ahalbidetu duten berrikuntza teknologiko ugari ezartzen parte hartu duten Dbuseko teknikariek osatuta.
Dbusek saria jaso duen kategorian, Zipre, Filipinak, Australia, Britainia Handia, Gales eta Txekiar Errepublikako beste sei garraio enpresarekin lehiatzen zen. Dbus sari hauetan aitortua izan da lehen ere, bai inplementatutako teknologikoengatik bai bere ordainketa sistemengatik.

Sari horiek azpimarratzen dute garraioa jasangarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin berrikuntzak egitearen alde garraio publikoko enpresak egiten ari diren lan bikaina. Epaimahaiak baloratutako jarduketen artean, autobuseko bidaia txartela QR kodearen bidez, Mugi, Bat eta Barik garraio txartelekin, kontakturik gabeko banku txartelekin eta lotutako gailu digitalekin ordaintzeko aukera ematea dago.
Era berean, ondo baloratutako beste jarduketa bat izan da ticketing datuetan oinarrituta erabiltzaileen jatorria-helmuga matrizea kalkulatzeko eta zerbitzua ematen ari den autobus bakoitzaren denbora errealeko okupazioa zenbatesteko ezarri den sistema. Baloratu da, halaber, geltokietan autobusaren zain dauden erabiltzaileak zenbatu ahal izatea, datozen egunetarako eskaera iragarri ahal izateko, baliabideak optimizatzeko. Neurri horietako asko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioaren (MITMA) Next Generation funtsen bidez finantzatu dira.
Azpimarratzekoa da sariarekin aitortzen dela garraio publikoa asko erabiltzen dela (Donostia da autobusen erabilera indizerik handiena duen hiria; donostiar bakoitzak 200 bidaia inguru egiten ditu, Europako erabilera kopuru handienetako bat eta antzeko tamaina duten gainerako hirietako erabilera kopuruaren oso gainetik), autobus zerbitzua etengabe hobetzen dela (abiadura komertziala eta puntualtasuna handiak dira), zerbitzuetan maila teknologiko aurreratua duela, ticketing sistemaren hobekuntzak egin direla eta kutsatzen ez duten garraiobideen erabilera sustatzeko hainbat ekimen egin direla. Faktore horiek guztiak funtsezkoak izan dira epaimahaiaren baloraziorako eta sari ospetsu honekin jaso duten aitortzarako.

Ticketing sisteman ezarri dituen jarduketa ugariri esker aukeratu dute Dbus. Jarduketa horien artean nabarmentzen da autobuseko txartela QR kodearen bidez ordaintzeko aukera. Neurria 2023. urtearen amaieran jarri zen abian, eta Dbuseko aplikazioaren bidez eguneko eta gaueko bidaia bakarreko txartelak eta 24 eta 48 orduz balio duten txartelak erosteko aukera ematen du. Dbusek aukera ematen du, halaber, txartela Mugi, Bat eta Barik garraio txartelekin, kontakturik gabeko banku txartelekin eta lotutako gailu digitalekin ordaintzeko.
Dbusek markesinak berritu ditu, diseinu funtzional eta irisgarria emanez. Elementu bereizgarri gisa, markesina berriek Navilens sistema dute. Sistema horren teknologiak koloretako QR kodeak erabiltzen ditu, zeinak distantzia handira irakur daitezkeen eta ikusmen desgaitasuna duten pertsonei Donostiako autobus geltokiak modu autonomoan kokatzea ahalbidetzen dieten. Lokuzioen bidez, seinaleztapen sistema horrek orientatzea ahalbidetzen du, testuinguruan jarritako informazio eskuragarria lortzeko aukera emanez, hala nola geralekuaren izena, bai eta autobusen iritsiera ordua denbora errealean eta autobusen helmuga ere.
Bihar, abenduak 6, abiatuko da Gabonetan eta aurreko asteburuetan, Illunbeko aparkalekua eta Donostiako erdigunea lotuko dituen autobus zerbitzua.




